Hondakinen inguruko kudeaketa

JM BARRIOLA 2012ko uztailaren 13a

Mendialdeko Mankomunitateak ontzi be­rriak jarri ditu, zehazki bi Leitzan, bat Goizuetan eta beste bat Lekunbe­rrin. Hauetan arropa eta oinetakoak bota ahal­ko dira. Arekozubi ondoan jarri dute bat eta Amaza­bal auzoan bes­tea. Bes­tetik, etxeetako hondakin arrisku­tsuen bilketa egin eta ondoren birtzi­klapena bidera­tzeko, pu­n­tu garbiak eza­rriko dira. Leitza, Goizueta eta Lekunberrin pun­tu garbi finko bana jarriko diren bitartean, Mankomunitateko gainontzeko herrietan hondakin arris­kutsuen puntu mugiko­rrak jarriko dira, furgoneta bat erosiz eta honen mol­daketa­ren bitartez. Pilak eta fluoreszenteak bil­tzeko edukion­tzi egokiak jar­t­zeko asmoa ere badago. Guztia irailean jarriko da martxan. Ho­rrez gain, langabeak kon­­tra­tatu dira etxez-­etxe, hondakinen banaketaren ingu­ruko galdeketa egin eta zuzen nola egin erakusteko­. Bestalde, Nafarroako iparraldeko hautetsiekin batera Leitzakoak  Usurbilen izan ziren –argazkian–, hondakinen atez ateko bilketa nola egiten duten zuzenean ikusi eta es­perientziatik ikasteko.   

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun