Erleta ikastetxean igogailua jartzeko asmoak aspaldikoak ziren eta azkenean aurrera aterako dira. Horrela, muga arkitektonikoak gainditzeko aurrerapauso garrantzitsua eginen da, azken solairuan egokitutako gelak erabili ahalko dira ikasle guztiak eraikin berdinean kokatzeko bidea erraztuz. Lanak udan egin behar dira umeak ez daudenean eta horregatik prozedura guztia azkartu egin da eta epeak oso estuak izan dira. Hiru enpresa aurkeztu ziren eta eskaintza merkeena Gorritz enpresak aurkeztu zuenez, berari esleitu zaio lana, 106.288,68 eurotan (BEZ barne)