Elkartasuna eta kirola uztartuz, Saharari elkartasuna adierazteko ekimena antolatu du Saharar Herriarekiko Elkartasun Taldeak: indoor bizikleta topaketa. Uztailaren 28an eginen da plazan, eta 16:00etatik aurrera 35 minutuko lau saio eginen dira: 16:00etan, 16:40an, 17:20an eta azkena 18:00etan.
Izen-ematea hilaren 24a baino lehen egin behar da, 649 552368ra deituz. Ruben Kaballero, Nerea Gartzia, Angel Serrano eta Buxy Kortajarena izanen dira monitoreak, eta prezioak hauek: saio bat egitekotan 10 euro, bi saiorekin 12 euro, hirurekin 14 euro eta laurekin 16 euro.