Salaberriaren beste bat

TTIPI-TTAPA 2012ko uztailaren 12a

Angel SALABERRIA

 Aimar Olaizolak bezala, profesionaletan hamar txapel irabaziko dituen beste goizuetarrik izanen den ala ez ez dakigu, baina herriko pilotari gaztetxoak fin dabiltza­la, hori bai baiezta daitekeela. Bi final jokatu zituen Iker Salaberriak ekainaren 24an. Lehena Errenterian, Alber­di­­ azpeitiarra lagun zuela, eta 18-15eko emaitzarekin galdu zuten. Eguneko beste partida bi orduren buruan­ jokatu zuen Salaberriak Lizarran, argazkian ageri den Burlatako Josu Eskirozekin bikotea osatuz. Aldi hone­tan, 18-1 irabazi zuten Gipuzkoako bikotearen kontra­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun