Karmen bezperako festa igandean

TTIPI-TTAPA 2012ko uztailaren 12a

 Urteetan galduta egon ondotik, iaz berreskuratutako Karmen bez­perako ospakizunak aurten ez du hutsik eginen. Sanjuan bezperan beza­la, igandean, uz­tailak 15, su gainean saltoka ibiltzeko aukera izanen da. Hori­ baino lehen, jendea afaltzeko bilduko da plazan, eta 21:00etan egin dute hi­tzordua. Udalak sagardoa eta ardoa eskainiko dizkie bil­tzen dire­nei eta mahaiak ere paratuko ditu. Jatekoa norberak eraman beharko­ du. 22:30 aldera piztuko da sua. Eguraldi onare­kin plazan eginen dira ekitaldiak­ eta txarrarekin fron­toian.­ 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun