Berreskuratu diren Frankismo garaiko antzerkien datu gehiago bildu nahi dira

TTIPI-TTAPA 2012ko uztailaren 12a

Aberatsak olaxe egiten antzerkiko unea goian, eta protagonistak behean. Izakun BAKEROk utzitako argazkia.

Datu gehiago bilduta zerbait egin nahi da azarorako

 UEMA Eguna zela eta hasi ziren bazterrak­ mugitzen, Frankismo ga­raian euskara bultza­tze­ko laguntzak bazirela eta  herrian an­tzerki talde bat bazela jakin zenean. Eta orain­ bai, Frankismo garaiko euskarazko antzerkiak be­rreskura­tu direla ere esan daiteke eta orduko akto­re gehienak oraindik garai hartako istorioak kontatzeko ­mo­duan dira. Izaskun Bake­ro zinegotziak eman diz­kigu xehetasunak.

Mila­gros Barrenetxe­koa, Marikarmen Bibianona, Arantxa Berroeta, Antton Berroeta, Axun Maiokoa, Maritxu Txoko­koa, Marianjeles Artzangoa, Pablo Miranda, Xebeino Berroeta... Horiek izan zi­ren aktore lanetan aritu­ zirenetakoak, eta atzean, antzeztokiaz eta makilla­jeaz arduratzen beste talde bat ere ari­tzen zen. 
 
Eta orain, urte batzuk pasatu direnenan, saioetako argazkiak eta gi­doiak be­rres­kura­tu dira, azken hauen ber­tsio originalak Ba­rrene­txe­ko Milagrosek gorderik izan dituelako. 
Bi antzerkiren datuak lortu dira. 1959­an Antonio Amundarinek idatzitako Usteiñat, ya lo creo da horietako bat. Etxeetara zerbitzatzera joaten ziren emakumeen istorioak konta­tzen­ ditu eta emakumezkok ziren aktore guztiak. Abe­ra­­tsak­ ola­xe egiten 1962ko abuztuaren 19ko Euskararen Egunean­ est­rei­na­tu zuten, On Saturnino orduko apezak egina. Gainera, Vianako Prin­tzea erakundeak dirulaguntza eman zion an­tzer­­ki honi, eta horri esker, Goizuetan ez ezik, kanpoan barna ere ibili ziren antzezlana eskainiz: Iturenen, Donezteben, Iruñe­ko Gaiarre an­tzokian, Betelun... Maintemindu den mutil gaz­te baten­ istorioak kontatzen ditu. 
 
Orain, datu ge­­hia­go bildu nahi dituz­te­la adierazi digu Ba­ke­rok, Azaro Kulturalean zer­­­bait egiteko. Baina «ame­tsa an­tzerki horieta­ko bat mar­txan paratzea izanen li­tzateke», gaineratu digu.­

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun