Ikasturte honetan, Haur Hezkuntzako ikasleak barazkiak eta frutak lantzen aritu dira eskolan, Nafarroako Gobernuaren programa bat tarteko. Ikasturte bukaeran, fruta eta barazki sorta eder hau bildu zuten: batetik, ikasturtean erabili diren fruta eta barazkiak, eta horrez gain, fruta berriak: kokoak, karanbolak, mangoa, pitahaya, azukre-kanabera, txirimoia, papaia, ranbutana... Ikusgai jarri zituzten eskolan, ikustekoa baitzen eta bi egunen ondoren, banatu eta guztien artean jan zituzten.