Juan Luis Sanchez de Muniain Kultura, Turismo eta Harreman Instituzionaletako kontseilariak, Carlos Erce turismoko zuzendari orokorrak eta hainbat teknikarik Plazaolako geltokia bisitatu zuten ekainaren 8an. Orain dela hiru urte kanpotik dena konpondu zuten eta orain barrenetik txukuntzeko asmoa dago, turismo bulegoak eta aterpetxea egiteko. Ondoren, natur bide osoa pasatu zuten eta Uitziko tunel luzea osorik ikusi. Udaleko eta Plazaolako ordezkariek bidea eta geltokiak garatzen jarraitzeko garrantzia eta asmoak erakutsi zizkieten. Iruñeraino trenbidea izan zen natur bidea berreskuratzeaz ere aritu ziren ondoren Lekunberrin egin zen bileran.