Ekainaren 9an egin zen IV. Sagardo Eguna. 800 lagun inguru hurbildu ziren 20 ekoizlek jarri zuten sagardoa dastatzeko. 1.200 pintxo ere eskaini ziren edariekin batera. Gipuzkoako sagardotegiak biltzen dituen bi elkartetakoak izan ziren, baita Nafarroako bat ere. Giro ederrean joan zen iluntzea, trikitilari eta bertsolariek alaituta.