Ekainaren 8an piztu zuten txondorra Ixkibarren, Leitzalarreko bihotzean. Horretarako talde bat bildu zen eta proiektua aurrera eraman dute, Goizuetako Andoni Etxenike eta taldearen laguntza eta aholkuekin. Egurra prestatu, plaza egin eta osatu egin dute. Gero, piztu eta zainketa lanetan hamar bat lagun aritu dira, ikasi bitartean, hau lehena izan baitute. Hamabost eguneko lanaren ondoren, ikatza atera eta esperientziarekin pozik daude. Jende ugari ibili da egun horietan, urte mordoska baitziren ez zela horrelakorik egiten herrian, nahiz eta garai batean oso ohiko lanbidea izan. Leitzalarrean azkenak 1950. urte aldera izan omen ziren