Uztailaren 1ean Gorriztaran auzoko pestak ospatuko dira.
• 10:00: meza.
• Ondoren: desafioa harri tiraka, Gorriztarango kuadrilla zaldien aurka.
• Segidan, proba bereziak joko moduan, nahi duenak parte hartzeko.
• Sariak: urdaiazpikoa, gazta eta ardoa.
• Umeentzako jokoak.
• 14:00: bazkaria. Bazkaltzeko txartelak Basakabin egun berean (29 eurotan helduak eta 15 eurotan haurrak).
• 17:00: Mus Txapelketa.
• 18:00: dantzaldia iluntzera arte.
• Dantza lehiaketa.
• 19:30: Txintxurrin txapelketa.
• 20:30: zozketa.
• Ondoren: txokolatea.
• Trikitilariak egun osoan.