Larrialdietako zerbitzua aldatu nahi du Nafarroako Gobernuak

JM BARRIOLA 2012ko ekainaren 29a

15:00etatik 08:00etarako zerbitzua kendu egin nahi du

 Nafarroako Gobernuak larrialdietako zerbi­tzue­tan aldaketak egin nahi ditu. Orain arte, 15:00etatik biharamuneko 08:00etara Osasun Etxean egon behar zuten mediku eta erizain batek. Egin nahi dituzten aldaketen ondorioz, ez dute Osasun Etxean egon beharko. Honek kez­ka haundia sortu du mediku, Udala eta herri­tarren artean. Izan ere, eta adibide bat emate aldera, bihotzeko edo edozein istripu baten aurrean, hau da, larrialdietan, denbora oso garrantziz­koa izaten da. Honen au­rrean, ekainaren 22an herritarrak plazan elkar­tzekoak ziren, egoera sa­latze­ko eta gaur egungo zerbitzu bera manten­tzeko eskatzeko, zerbi­tzu publiko duina eta kalitatekoa izan dadin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun