Birziklapenaren sentsibilizazio kanpaina Arano, Areso, Goizueta eta Leitzan

TTIPI-TTAPA 2012ko eka. 29a, 10:39

Birziklapenaren ga­rrantziaz herritarrak sentsibilizateko kanpaina eginen du Mendialdea Mankomunitateak Arano, Areso, Goizueta eta Leitzan. Hala, uztaileko hilabetean langileak etxez-etxe ibiliko dira hondakinen bereizketari buruzko azalpenak emanez eta galdera batzuk eginez. Goiz-arratsaldez ibiliko dira, 09:30etik 13:30era eta 15:00­etatik 18:00etara. Mankomunitatetik adierazi dutenez, jendearen harrera ona espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun