Aranon jaioa, Pedro Egurretxea, Bengoetxea II.a moduan egin zen ezagun erremontean, bigarren abizena erabiliz. 1943an egin zuen debuta Donostiako Urumea Frontoian hogei urte zituela. Donostian bizi izan da azken urteetan eta ekainaren 7an hil zen 89 urte zituela. Erremontearen eta pilotaren historian herrian izan ditugu pertsonaia ezagunak, eta Bengoetxea II.a ere gure historiaren parte da ezinbestean. Mila esker.