Santioetako larunbatean, uztailaren 28an, eguerdian eginen den arkume jatera joan nahi duenak salgai ditu txartelak. Uztailaren 9ra arte 28 eurotan daude salgai Aranon bertan Kontseju tabernan, Goizuetako Amaia kafetegian, Ereñozun Irrintzin, Hernanin Deportibon, Urnietako Kantoin eta Herreran. Hortik aurrera eta uztailaren 19ra arte, 35 euroko balioko du txartelak. Umeentzat ere menu bat izango da aukeran eta horretarako ere txartelak egongo dira salgai 6 eurotan.
Aipatu, karpa eta txozna jarriko direla eta bertso zaharrak eta berriak musikarekin ere jarriko direla, Julio Soto, Andoni Egaña, Agin Rezola eta Maialen Lujanbio bertan direla. Gauez musika izanen da.