UEMA Egunarekin bat, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen batzarrak harrera egin zien ekainaren 9an bost herri gehiagori: Ondarroa, Mañaria, Getaria, Igantzi eta Oñati. Horrez gain, UEMAk hitzarmena berritu zuen Hizkuntza Eskubideen Behatokiarekin, eta Soziolinguistika Klusterreko bazkide egin zen. Berria egunkaria ere bidelagun izanen du hurrengo urteetan, Berrialagun ere egin baita. Gainerakoan, festa giroan joan zen UEMA Eguna, eta adin guztietako euskaltzaleek zerekin gozatu izan zuten: haurrentzako puzgarriekin, jokoekin eta tailerrekin; herri bazkariarekin, dantzaldiarekin, gaztetxeko kontzertuekin…