Txapelak pilotari gaztetxoentzat

TTIPI-TTAPA 2012ko ekainaren 29a

 Pilotari gaztetxoek txapelketetan parte hartuz eta tartean txapelak eskuratuz segitzen dute. Hilabete­ hasieran, adibidez, Irurtzungo txapelketako finalak joka­tu zituzten. Alebinetan, Antton Apezetxeak txapela eskuratu zuen, Mikel Elzaur­dia beratarra lagun zuela. Infantiletan, Iker Salaberriak bes­te txapel bat irabazi zuen, Jon Alber­di azpeitiarrare­kin. Biharamunean, beste final bat jokatu zuen An­tton­ Apeze­txeak Zizurko Arribillagarekin Donezteben, baina aldi honetan ez zuen txapelik lortu. Bestalde, ekainaren 16an, Nafarroako Kirol Jolasen pilota txapelke­tako finala izandu zen. Ioritz Elizegi eta Iker Mirandak 3. mailako alebinetan irabazi egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun