Aurten ere gaztetxoentzako ikastaroak paratu ditu martxan Guraso Elkarteak. Emandako aukeren artean, igeriketa, informatika eta eskulanak izan dira hautatuak. Aldiz, ingelesak ez du erantzun haundirik izan eta ez da eskainiko.
Igeriketarako 31 ume apuntatu dira eta uztailean egunero autobusez Hernaniko igerilekura joanen dira. Eskulanetan 14 ume apuntatu dira eta informatikan 8. Bi kasu hauetan, astean bi saio eginen dituzte. Uztailaren 2an hasiko dira ikastaroak eta hilabete hondarrean bukatu.