Leitzako Gorriztaran auzoko pestak ospatuko dira uztailaren 1ean

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 29a

Aurten ere giro bikaina izanen dute Gorriztarango pestetan. Artxiboko argazkia

Igande osoan hainbat ekitaldi antolatu dira Basakabi inguruan

Uztailaren 1ean Gorriztaran auzoko pestak ospatuko dira Leitzan eta egun osorako hainbat ekitaldi antolatu dira.

Uztailaren 1ean Gorriztaran auzoko pestak ospatuko dira Leitzan eta egun osorako hainbat ekitaldi antolatu dira.

Igande goizeko 10:00etan meza izanen da. Ondoren, desafioa eginen da harri tiraka. Gorriztarango kuadrilla bat zaldien aurka ariko da. Segidan, proba bereziak eginen dira joko moduan, nahi duenak parte hartzeko. Urdaiazpikoa, gazta eta ardoa izanen dituzte saritzat. Umeentzako jokoak ere izanen dira.

14:00etan bazkaria eginen da. Bazkaltzeko txartelak Basakabin egun berean eskuratzen ahalko dira, 29 eurotan helduak eta 15 eurotan haurrak.

Bazkalondoan, 17:00etan Mus Txapelketa hasiko da. 18:00etan dantzaldia hasiko da iluntzera arte. Dantza lehiaketa ere jokatko da. 19:30ean Txintxurrin txapelketa jokatuko da eta 20:30ean zozketa eginen da. Ondoren, pestak bukatzeko txokolatea banatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun