Birziklapenaren sentsibilizazio kanpaina eginen du Mendialdeko Mankomunitateak uztailean

TTIPI TTAPA 2012ko eka. 29a, 09:32

Uztailaren 6tik aurrera Arano, Areso, Goizueta eta Leitzan etxez etxe ibiliko dira Mankomunitateko langileak

Mendialdeko Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, birziklapenaren inguruko sentsibilizazio kanpaina eginen dute uztailean. Hortaz, Mankomunitatean lanabezian dauden bi pertsona kontratatu eta Arano, Areso, Goizueta eta Leitzan barna etxez etxe ibiliko dira uztailaren 6tik aurrera, zaborren bereizketaren azalpenak ematen eta galdera batzuk egiten.

Goizez, 09:30etik 13:30era eta arratsaldez 15:00etatik 18:00etara izanen dira bixita ordutegiak eta Mankomunitatetik jendearen harrera ona espero dute, zerbitzua hobetzeko eta erabiltzaileak birziklatzearen premiaz ohartzeko kanpaina baita, zaborrak ere zuzen batean bereizteak duen garrantzia erakutsiz.

Gaikako bilketa hasi zenetik urteak pasa badira ere, 2010 urtean ontzientzako edukiontzia jarri zen arte ez zen osatu (plastikozko ontziak, latak, brikak…). Edukiontzi horia ezartzerakoan kontzientziazio kanpaina bat bultzatu zen “Birziklapen gida” banatuz, zaborraren bereizketa era egokian egin ahal izateko informazio tresna bat.

Denboraldi honetan Mankomunitateak ebaluazio on bat egin du, urte batean ontzien bilketa bikoiztu delako, 2010eko 54,55 tonelada biltzetik, 2011eko 101,44 tonelada biltzera arte, honek 200 tonelada CO2-ren isurtzea galerazi du.

Dena den, lanean jarraitu beharra dago gaikako bilketan eta horretarako eginen da uztaileko sentsibilizazio kanpaina.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun