Jubilazio eta pentsioen gaur egungo egoera eta euren etorkizunaz hitz egin zuten maiatzaren 29an Leitzako zineman. 68 lagun elkartu ziren eta Julian Sainz eta Pakoren 40 minutuko azalpenen ondotik, bildutakoek ere parte hartu zuten. Ondotik, hizlariak prest agertu ziren banaka bakoitzaren zalantzak argitzeko eta halaxe egin zuten. Nafarroako jubilatu elkarteen artean garrantzitsuenetarikotzat hartua den Arkupeak-eko bazkideak etorri izana ere eskertu zuten.