Joan den urtean bezala, aurten ere Leitzako Sexu Askatasunaren Aldeko Taldeko kideek ostegun honetarako, ekainak 28, egitaraua prestatu dute.
Arratsaldeko 20:00etan Ogiyik karri etzun semia antzezlana ikusgai izanen da zineman eta dohainik. Komedia honetan umorearen bidez, ama eta seme baten arteko harremana kontatzen da. Ondoren, 21:30ean, Torrean afaria izanen da 12 euroren truke.
Leitzako Udalak, bere aldetik, Sexu Askatasunaren Aldeko Taldetik aurkeztutako mozioa aho batez onartu zuen batzarrean. Animatu eta parte hartzeko deia egin dute taldekoek, «jendarte justuago baten aldeko lana guztion artean eginez».