San Juan bezperako suak eta garrak Leitzan ere piztuko dira

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 22a

Jendetza bildu ohi da Leitzako plazan, San Juan bezperako afarian. Artxiboko argazkia

Herri afaria izanen da plazan larunbat gaueko 21:00etan

Urtero moduan, udako solstizio garai hauetan Sanjuan bezperako pestak izanen dira Leitzan. 18:30ean, haurrek ingurutxoa dantzatuko dute eta ondoren, opilak banatuko zaizkie. 21:00etan herri afaria izanen da plazan.

Urteroko moduan, kuadrila bakoitzak beren otorduak prestatu eta herriko plazan janen dituzte umore ederrean. 23:00etan suak piztuko dira urteko gauza txarrak erre eta soina berritzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun