Leitzako Mendibil BTT mendi txirrindula taldeak hileroko ateraldia eginen du ekainaren 23an, larunbatean. Leitza-Adarra-Mandoegi-Leitza ibilbide zaila eginen dute, 60 kilometroko luzera eta 1.200 metroko desnibelarekin.
Mendibil BTTko kideen ustez, bost bat orduko ibilbidea izanen da. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Leitzako estaziotik eta kaskoa eta errepuestoko kamara eraman beharko dituzte partehartzaileek.