Hamargarren postuan bukatu du Italiako Giroa Mikel Nieve leitzarrak

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Mikel Nieve jon den urteko Giroan, etapa irabazi zuenean. Artxiboko argazkia

Txapeldunak 8 minutu eta 8 segundo atera dizkio

Ez du Italiako Giroko etaparik irabaztea lortu joan den urtean bezala; bai, ordea, sailkapeneko lehenengo hamarren artean sailka­tzea. Lan ederra egin du Euskaltel-Euskadiko Mikel Nievek (Leitza, 1984) aurtengo Italiako Gi­roan­ eta sailkapenean hamarga­rren bukatu du, Hesjedal (Kanada, 1980) Giroko txapelduna­rengan­dik zortzi minutu eta zortzi segundora.

Egindako lanarekin kontent itzuli da etxera Nieve. «Lehenego hamarren artean sartzea oso konplikatua da, eta pozik egotekoa da. Gainera, arriskatuz lortu dugu, urrutitik eraso eginez eta talde elkartua eta ausarta garela erakutsi dugu», esan zuen­ Leitzako txirrindulariak maiatzaren 27an Giroa bukatutakoan.

Alvaro Gonzalez de Galdeano Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria ere kontent zegoen Nieveren lanarekin: «hiru asteko lasterketetan gizonik indartsuenetakoen artean sartzen da. Giro honetan bere kirol eboluzioa haunditzen ari dela ikusi dugu. Bere ezau­garrietara egokitzen den lasterketa da Italiako Giroa eta balore segurua da».

Aipatzekoa da, joan den urtean sailkapen nagusian hamaikaga­rren gelditu zela Nieve, txapeldunarengandik 16 minutu eta 18 segundora. Eta joan den urtean, Giroko etaparik mendi­tsuena ere irabazi zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun