Aurtengo Santioetarako arkume jate herrikoia antolatu dute festen batzordeak eta herritarrez osatutako lantalde batek. Santio ondoko larunbatean izango da eguerdiz eta plazan erretako arkumea izango da plater nagusia. Txartelak oraindik ez dira salgai jarri, baina Kontsejun izango dira aurki 28 eurotan. Umeentzat ere jarriko da menua eta horretarako ere txartela hartu beharko da aurretik. Antolakuntzak festetarako karpa jarriko dela gogorarazi nahi du eta txartelak uztailean garestiago izango direla.
Sardina jatea
San Juan bezperan, hilak 23, gauez egingo da azken urteetan ohitura bihurtu den sardina jatea. Afaltzeko izena eman nahi duenak Kontsejun egin behar du 21erako.