Giro ederra eskolen topaketan

Juana Mari SAIZAR 2012ko ekainaren 14a

Ana Goñi

Leitza, Goizueta, Arano eta Aresoko ikasle, guraso eta eskolen XIII. topaketa ospa­tu zen ekainaren 2an. Eguraldia lagun, oso giro ederra egon zen egun guztian. Antolatzaileek aurreikuspen guztiak gainditu zirela esan dute eta oso pozik geratu dira izandako emaitzarekin. Partehartzearen aldetik hasieran pixka bat kostatu zen arren, azkenean guztiek parte hartu zuten bai tailerretan, jolasetan, kalejiran eta bai flashmobean ere. Festaz gain, aldarrikapena ere egin zuten eskolek, eta eguerdiko kalejiran hezkuntzako murrizketen kontrako pankarta eta guzti irten ziren herrian barrena. Musika, mugimenduak eta koloreak alaitu zuten herria nabarmen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun