Herriko emakumeek irteera egitekoa zuten ekainaren 9an. Udalaren laguntzarekin Gasteizera joateko asmoa zuten, 09:00etan autobusean abiatuta. Hamaiketakoa egiteko gelditzekoak ziren eta 11:00 aldera hara ailegatuko zirela aurreikusia zuten. Katedrala bisitatzekoa zuten lehenik eta ondoren, alde zaharrean ibili merkatua eta graffiti ezagunak ikusten. Pixka bat poteatu ondoren, bazkaria Bastida herrian enkargatua zuten eta eguna ongi amaitzeko etxeratu aurretik beste geldialditxoa ere egitekoa zuten zerbait hartzeko.