Udan herriko lanetan aritzeko langilea hartzeko deialdia egin du Udalak

Juana Mari SAIZAR 2012ko ekainaren 14a

Eskaerak ekainaren 18rako aurkeztu beharko dira

Udarako langilea kontratatuko du aurten ere Udalak. Bete beha­rreko baldin­tzak lan­ga­bezian egotea, Nafa­rroako Enplegu Zerbi­tzuan izena emana edukitzea eta euskararen ezagutza izatea dira, bes­teak bes­te. Izena eman eta eskatzen diren agiriak aurkezteko udaletxean egin beharko da eta epea ekainaren 18an amaituko da, 13:00etan.

Langilea lau hilabetetarako hartuko da eta honetaz gain, Udala bigarren langile bat har­tzeko aukera ere azter­tzen ari da, baina hori dirulaguntzaren araberakoa izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun