Kultur Aroko azoka bikaina

JM BARRIOLA 2012ko ekainaren 14a

Juan Mari Barriola

Maiatzaren 27an, XXXIV. Eskulangintza Azoka egin zen plazan. Giro bikainean joan­ zen eguna, 65 artisauk parte hartuz. Jende ugari ibili zen egun guztian erakusketak, lanak, taloak eta abar ikusiz. Honetaz gain, leitzarrek idatzitako libu­ruen erakusketa jarri zen Udaleko aretoan. Urtez urte arrakasta haundia duen ekin­tza da hau eta bai artisauak eta bai jendea ere oso gustura egon ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun