Joan den martxoaren 31n, Irunen, jatorri politiko anitza duten zazpi herrialdeetako 26 alkate zein zinegotzi talde batek Udalbiltza berrantolatzeko proposamena luzatu zuen, hautetsien arteko atxikimendu-kanpaina abian jarriz. Bizi dugun aro politiko berria aintzat hartuz eta Euskalduna jauregiko batzar eratzailean adosturiko bost printzipioetan oinarriturik, Udalbiltza berrantolatzeko proposamena luzatu zuten, hautetsien arteko atxikimendu-kanpaina abian jarriz.
Udalbiltzaren egitasmoarekin bat egiten duten hautetsi guztiei zabalduta dago deialdia. Udalbiltza berrantolatzeko deiari erantzunez, Leitzako Bilduko bederatzi zinegotziek atxikimendua sinatu dute.