Sei sari eta aipamen eskuratu dituzte eskolako lagunek bertsopaper lehiaketan

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Mendialdeko sariketan saria jaso duten Goizuetako ikasleak. Goizuetako eskola

Mendialdeko Bertsopaper Lehiaketatik hain­bat sari etorri­ dira Andres Nar­barte Xalto eskolara.

Lehen Hezkun­tzako hirugarren eta lauga­rren­ mailakoetan, Ander Mujikak lortu du lehenengo sa­ria eta aldi berean Nafarroa mailan bigarren izan da. Unax Alsuak, berriz, Mendial­dean aipamena hartu du kategoria horretan; bosgarren eta seigarren mailakoen artean, Ane Salaberria eta Pello Usobiagak aipamenak eskuratu dituzte eta DBH 1. eta 2. mailan, beste bi aipamen eman dizkiote Eneko Apezetxea eta Ander Ape­zetxeari­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun