Plazaolako Partzuergora bixita egin dute Nafarroako Gobernuko ordezkariek

TTIPI TTAPA 2012ko eka. 13a, 10:03
Nafarroako Gobernuko Turismo arloko arduradunak Leitzalde eta Larraunaldeko udal agintariekin. Plazaola Partzuergo Turistikoa

Ekainaren 8an bide berdea bixitatu zuten, Leizako eta inguruko herrietako ordezkariekin batera

Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Harreman Instituzionalen aholkularia, Juan Luis Sanchez de Muniáin Lacasiak, eta Turismo eta Harreman Instituzionalen Zuzendari Orokorra den Carlos Erce Eguaras-ek Plazaola bisitatu dute.

Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Harreman Instituzionalen aholkularia, Juan Luis Sanchez de Muniáin Lacasiak, eta Turismo eta Harreman Instituzionalen Zuzendari Orokorra den Carlos Erce Eguaras-ek Plazaola bisitatu dute.

Natur Bidea bisitatzeko asmoz, pasa den ortziralean, ekainaren 8an goizeko 9:30etan Leitzako Plazaola geltokian bildu ziren Kultura, Turismo eta Harreman Insitituzionalen Aholkularia den Juan Luis Sanchez de Muniáin; Turismo eta Harreman Instituzionalen Zuzendari Orokorra, Carlos Erce; Leitza Udaleko ordezkariak eta Plazaolako Presidentea eta Kudeatzailea.

Lekunberriko geltokirako bidean, pasa den urtean berreskuratutako Uitziko Tunelari arreta berezia eskaini zioten –bere berreskurapenerako 1.390.000ko inbertsioa egin behar izan zen eta horietatik 835.000 Nafarroako Gobernutik etorri ziren-. Lekunberriko Geltokira iristean, bertako instalazioak bisitatu zituzten (Turismo bulegoa, jokuen bagoia, erakusketa ibilkaria, Kantina, bizikleten alokairua....).

Larraungo udaletxeko ordezkaria ere batu zen eta bilera labur bat ere egin zuten ondoren. Horretan, Partzuergoak egun lantzen ari dituen proiektuei buruz informatzeaz gain, Irurtzun- Iruñeako zatia berreskuratzeko Gobernuaren inplikazioaren beharra azpimarratu zuen.

Sánchez de Muniáin aholkulariak Leitzako geralekuaren egoerarengatik eta horren instalazioak Natur Biderako egokitzeagatik, aurrekontuen egoerak ahalbidetzen duenean, interes haundia erakutsi zuen.

Ondoren 100 urte bete dituen Ayestaran hotelaren ospakizunera abiatu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun