Euriari aurre eginez, 19 sagardotegiek, iaz baino bat gehiagok, eta hainbat jendek parte hartu zuen ekainaren 9ko Leitzako IV. Sagardoaren Egunean.
Sagardogile gehienak gipuzkoarrak ziren, baina Lekunberriko Toki-Alaikoak ere bertan zeuden. Hauekin batera, Petritegi, Lizeaga, Arratzain, Iparragirre, Zalbide, Añota, Larregain, Zabala, Oianume, Astarbe, Calonge, Izeta, Satotxa, Oihartze, Barkaiztegi, Olaizola, Gartziategi eta Isastegi sagardotegietako sagardoak dastatu ahal izan ziren.
Ohikoa denez, 3 euroren truke basoa eskuratzeko aukera izan zuen jendeak eta horrekin sagardo ezberdinak probatu edo sagardogileekin hitzegiteko modua izan zuten. Horretaz gain, ALKEko laguntzaileek txorizo egosia eta bestelako jakiak banatu zituzten.
Gisa honetara, bukaera eman zaio aurtengo Kultur Aroari, baina oraindik ere, Leitzelarrean piztutako txondorrak lanean segitzen du. San Juanetako astera bitarte ikatza egiten ariko da eta orduan ikusiko da zenbat eta zein erabilpen emanen zaion.