Doneztebe nagusitu zitzaion Leitzari Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 12a

Ekainaren 10ean jokatu zen jardunaldia Leitzako Amazabalen

Ekainaren 10ean, igande goizean jokatu zen Leitzako Amazabal pilotalekuan Nafarroako Herriarteko pilota txapelketari dagokion jardunaldia, Leitza eta Donezteberen artean. Lau partidetatik hirutan erraz nagusitu ziren doneztebarrak.

Alebinetan, Doneztebeko Aimar Otxotekok eta Enaitz Telletxeak 18 eta 4 irabazi zieten Leitzako Oier Goikoetxea eta Hegoi Txoperenari.

Infantiletan, Doneztebeko Joanes Bakaikoak eta Ruben Medinak 18 eta 3 irabazi zieten Leitzako Mikel Eraso eta Ander Eskuderori.

Jubeniletan, Doneztebeko Adur Lasak eta Ugaitz Elizaldek 22 eta 6 irabazi zieten Leitzako Anartz Olano eta J.R. Aldaregiari.

Seniorren kategorian ailegatu zen leitzarren garaipen bakarra, Ibai Bengoetxeak eta Asier Garciak 22 eta 15 irabazi baitzieten Doneztebeko Gaizka Bendoiro eta Jon Gorritiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun