Hirugarren aldiz, mendi bizikleta zeharkaldia antolatu du Goizuetako Iskibi kanpinak. Igande honetan, ekainak 3, izanen da. Txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran, 34 kilomerokoa eta 25ekoa.
Izen-ematea egunean berean egiten ahal izanen da, 09:00etatik 10:00etara hamasei euro ordainduta. Lehenago apuntatu nahi izatekotan, www.kirolprobak.com webgunean egin behar da eta hamabi euro ordaindu.
Ostiral honetan izanen da horretarako azken eguna. Prezio horren barne, asegurua ere sartuko da eta proba bukaeran dutxak, luntxa eta oparien zozketak eskainiko dira. Kaskoa derrigorrezkoa izanen da. Ibilbidea 10:00etan abiatuko da kanpinetik.