Santa Kruzeko ermitari bisita egin zaio aurten. Badira urte batzuk ezinezkoa izan dela, baina aurten, nahiz eta igandea ez izan, batzuk bildu ziren eta gurutze bidea eginez, ermitan meza entzun zuten. Gero, noski, modakutxoa egin zuten ohiturarekin jarraituz.