Leitza, Areso eta Goizuetako eskolen arteko topaketa larunbat honetan, ekainak 2, eginen da. Urtero herri desberdinean antolatzen da lau herrietako festa hau eta aurten gure herrian tokatu da. Egitarau hauxe prestatu dute.
• 11:00etan ginkana izanen da Lehen Hezkuntzakoentzat eta tailerrak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoentzat.
• 12:30ean jolas kolektiboa (futbol itsua).
• 13:30ean bazkaria eginen da.
• 15:30ean ikasleek trikitixa saioa eskainiko dute.
• 16:00etan flash mob-aren txanda izanen da.0
• 17:30ean merendua eginen dute.
• 18:00etan festari bukaera emanen diote eta bakoitzak bere etxerako bidea hartuko du.
Oso proposamen polita da, eta orain gogoa bakarrik ekarri behar dute partehartzaileek.