Karobiak berreskuratzen

JM BARRIOLA 2012ko maiatzaren 30a

JM Barriola

Karobien aztarna ugari daude Leitzan. Aspaldian utzi zioten gure baserritarrek karea modu horretan egiteari, azkenekoak Juanabordakoa eta Gazpilotxikikoak izan ziren, Joxe Sagastibeltzaren eskutik duela 15 bat urte. Guztira 60 bat izanen ziren­ herrian, baserritarrek auzolanean egiten zuten lan hori, bi edo hiru etxetakoak bil­duz. Geroztik batzuk zainduagoak dauden arren, gehienak desagertzeko zorian daude. Burdina Taldeak, Udalarekin batera, batzuk garbitzeko eta berreskuratzeko­ lanak eginen ditu. Urtotxikiko karobia garbitu zuten, lehenik Burdinakoak eta bai­ DBHko ikasleek ere auzolanean. Orain paretak finkatzen ahaleginduko dira. Bes­te batzuetan horrelako lanak egiteko asmoa ere badago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun