Pilota txapelketa

JM BARRIOLA 2012ko maiatzaren 30a

Plazako XX. Binakako Pilota Txapelketako ligaxkaren lehenengo jardunaldia maiatzaren 20an jokatzekoa zen, baina eguraldi txarra zela eta, bertan behera utzi zu­ten aurrerago jokatzeko. Lehenengo partidan, I.Urkiola-A.Olano eta M.Olano-A.M.Loiarteren kontra ariko dira; biga­rren partidan, J.Zeballos­-M.Iriarte eta M.Sagastibeltza-I.Gil; hirugarrenean, A.Urkiola-D.Alvarez eta I.Alduntzin-J.Sagasti­beltza; laugarrenean, I.Aldaia-U.Olano eta O.Alduntzin-I.Zubillaga; bosgarrenean, A.Gartzia-MM.Larraia eta JJ.Zubi­llaga-M.Barberia; eta seigarrenean, Z.Beloki-R.Brazete eta K.Vera-I.Alduntzin.

 

Txapelketa herrikoia

Maiatzaren 17an jokatu zen pilota txapelketa he­rrikoia eta hauek izan ziren emaitzak: Egoitz­ Sanchez eta Julen Zabaletak 6-18 galdu zuten Oier Altzelai eta Haritz Kanposen kontra. Xabat Illaregi eta Alai Arozenak 12-18 galdu zuten­ Asier Barriola eta Braian Maldonadorekin; Eñaut Goikoetxea eta Omar Ugartemendiak 8-18 galdu zuten Mikel Martinez eta Mikel Zabaletaren kontra eta Luken Kasares eta Aitor Ortizek 16-18 egin zuten Anartz Ramallo eta Egoitz Baleztenaren kontra.

 

Herriartekoa

Aurrera Pilota Eskola­koak Nafarroako He­rriar­teko Txapelketa ere joka­tzen ari dira. Alebine­tan He­goi Txoperena eta Oier­­ Goikoetxea ari dira, infantiletan Mikel Eraso eta Ander Eskude­ro, ju­be­­niletan Anartz Olano eta Xabi Jaunarena eta senio­rretan Ibai Ben­goe­txea eta Axier Gartzia. Dagoeneko liga fase­ko bi lehia jokatu dituzte, Iruña eta Burlataren aurka. Asteburu honetan, Be­rako taldearen aurka ariko dira etxetik kanpo, ekaineko bigarren asteburuan etxean Donezteberen kontra, hurrengo asteburuan Lizarran eta ekaineko azken saioa etxean eginen dute Uharteren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun