Historia Biltzarraren mintegi bat eginen da Leitzan

JM BARRIOLA 2012ko maiatzaren 30a

Gaizkileen muga gaia aztertuko dute herriko saioan

Euskal Herriko III. Historia Bil­tzarra eginen da irailaren 7, 8 eta 9an. Iruñean eta hiru herritan antolatzen ari dira: Arrasaten, Agoitzen eta Lei­tzan. Leitzako gaia gaizkileen muga izanen da, hau da, muga honetan izan ziren liskarrak aztertuko dituz­te, zergatiak, gertaerak eta abar. Biltzarra Naba­rralde kultur erakundeak­ antolatua da Leitza eta inguruko udalen lagun­tzarekin.

Biltzar osoan parte hartu nahi duenak Nabarralden eman behar du izena eta Leitzako saio­rako ALKE kultur taldeko e-postara zuzendu­ behar da (alke@leitzakultura.net) edo kultur taldeko kideengana joan. Ostiral honetan, ekainak 1, zabal­du­ko da izena emateko epea eta sarre­rak agortu­ arte edo bes­tela, irailaren 3ra arte egonen da salgai. Biltzar osorako prezioa 60 eurokoa da eta Lei­tzako saiorako 20 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun