Gutxigatik baina Umore Onak ez du bigarren mailara igotzea lortu

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Iban Eskudero

Maiatzaren 12an jokatu zuten Umore-Onakoek play-offetako finalerdia Tolosan. Na­hiz­ eta kanpoan jokatu, etxean bezala sentitu ziren, 50 lagun inguru joan bai­tziren herritarrak animatzera. Partida hasi aurretik, opari txiki bat eman nahi izan zioten taldekide baten amona eta Umore-Onaren zale amorratua den Doloresi. Partida oso gogorra izan zen, eta penaltietara ailegatzear ere egon ziren. Azkenean, ordea, 5-6 galdu zuten. Galdu bai, baina tristura ez zen hainbesterainokoa izan, denboraldi hasieran ja­rritako helburua lortua baitzuten play-offetarako sailkatuta. Partida amaieran eske­rrak eman nahi izan zizkieten zaleei emandako laguntza­ eta animoengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun