Aurten lehenengo aldiz, gure herriak hartuko du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen festa haundia. 1993az geroztik UEMAko kide da Udala, eta 19 urte beranduago festaren lekukoa hartuko du. Euskaraz bizi eta ari, herri euskaldunak aitzindari izan da aukeratutako leloa eta horrekin egun osoko egitaraua prestatu dute. 10:00etatik aurrera hasiko da festa.
UEMA Egunari buruzko xehetasun gehiago aldizkariko 4. eta 5. orrialdean irakurri ahal izanen dituzue. Halere, aipatu, herri bazkaria 18 eurotan izanen dela helduentzat eta 14 urte arteko haurrentzat 12 eurotan. Txartelak Amaia okindegian daude salgai.