Nafarroako Gobernuak Hezkuntza alorrean ezarri nahi dituen murrizken aurrean desadostasuna erakusteko, mobilizazioak egiten ari dira Andres Narbarte Xalto eskolan.
Sindikatuen gehiengoak maiatzaren 22, 29 eta 31rako, ostegun honetarako, deitutako grebarekin bat egin dute eskolako irakasleek, eta horrez gain, asteazkenero,13:00etan, 15 minutuko elkarretaratzeak egiten ari dira. Eskolako partaide nahiz herritar guztiak gonbidatuak daude mobilizazio hauetan parte hartzera.