Mendi bizikleta zeharkaldia antolatu dute Iskibi kanpinean iganderako

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

34 eta 25 kilometroko ibilbideak aukeran

Hiruga­rren aldiz, mendi bizi­kleta zeharkaldia antolatu du Iskibi kanpinak. Igande honetan, ekainak 3, izanen da. Txi­rrindulariek bi ibilbi­de izanen dituzte auke­ran, 34 kilome­trokoa eta 25ekoa.

Izen-ema­tea egunean berean egiten ahal izanen da, 09:00­etatik 10:00­etara hamasei euro ordainduta. Lehe­na­go­tik apuntatu nahi iza­tekotan, www.kirolprobak.com­ web­gunean egin behar da eta hamabi euro ordaindu. Ostiral honetan izanen da horretarako azken eguna. Prezio horren barne, asegurua ere sartuko da eta proba bukaeran dutxak, luntxa eta oparien zoz­ketak eskainiko dira. Kaskoa derrigo­rrez­koa izanen da. Ibilbidea 10:00­etan abiatuko da kanpinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun