Maiatzaren 20an etorri zen San Migel Aranora. Urtero Goizuetarekin batera bisitatu izan du herria, baina aurten bi asteburu ezberdinetan etorri da bi herrietara.
Eguerdian, 12:30 inguruan heldu ziren kotxez, eta herriko sarreran egin zioten harrera euriarekin izutu ez ziren hainbat herritarrek, apaizak eta udaletxeko ordezkari berriek. San Migelek herriko gurutzeari muxu emanez hasi zen elizarako bidea, garai batean bezala kanpai joaldiak lagunduta.
Lehen arratsaldetan egiten zen lurren bedeinkazioa, elizara sartu aurretik egin zen eta meza bukatutakoan datorren urtera arte agurtu zuten San Migel herritarrek. Arratsaldean, horrela, ez zen agurrik izan ohikoa den bezala.
ALDAKETA
Lehen arratsaldetan egiten zen lurren bedeinkazioa, baina aurten elizara sartu aurretik egin da. Hala, ohiko den arratsaldeko agurrik ez zen izan.