Leitzaldeko Eskolen Topaketa ekainaren 2an eginen da Areson

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Aurten ere egitarau zabala izanen dute Leitzaldeko eskolen topaketan. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsaldean flash mob-a eginen dute neska-mutikoek

Leitza, Areso eta Goizuetako eskolen arteko topaketa larunbat honetan, ekainak 2, eginen da. Urtero herri desberdinean antolatzen da lau herrietako festa hau eta aurten Areson eginen da egitarau zabalarekin.

11:00etan ginkana izanen da Lehen Hezkuntzakoentzat eta tailerrak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoentzat. 12:30ean jolas kolektiboa eginen da, futbol itsua zehazki. 13:30ean bazkaria eginen da. 15:30ean ikasleek trikitixa saioa eskainiko dute. 16:00etan flash mob-aren txanda izanen da. 17:30ean merendua eginen dute. 18:00etan festari bukaera emanen diote eta bakoitzak bere etxerako bidea hartuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun