Aspaldiko partez, herri krosa egin zen maiatzaren 27am Goizuetan, Umore Ona elkarteak antolatuta. Eguraldi ederra lagun, hainbat kirolari bildu ziren kategoria ezberdinetan parte hartzera. Maila nagusian, 53 lagunek osatu zuten 9 kilometroko ibilbidea eta horien artean Irurako Unai Señoran izan zen bizkorrena (32:01).
Lehenbiziko postua eskuratzeko lehia bizia izan zuen Hernaniko Ibai Albarekin eta azken sprintean bi segunduko aldea atera zion Irurakoak Hernanikoari. Denek izanen dute parte hartzeko aukera, txiki eta helduek. Dexente atzerago, Iker Pagola tolosarrak osatu zuen podiuma (33:36). Lezoko Joxe Mari Intxausti izan zen laugarren (34:26) eta Berako Angel Pombar bosgarren (35:32)
Lehenbiziko goizuetarra Martin Etxeberria izan zen eta 36:05eko denborarekin, hamargarren izan zen sailkapen orokorrean. Bigarren herritarra Vlad Dorian izan zen (37:03) eta hirugarrena Cristobal Hernandez (39:16).
Emakumezkoei dagokienez, Errenteriako Ana Gonzalez izan zen bizkorrena (43:41), Iruñeko Maite Ares bigarren (44:24) eta Burlatako Rosa Orofino hirugarren (46:27). Herritarren artean, Ane Zinkunegi izan zen lehen emakumea (52:47), Mari Jose Etxeberria bigarren (58:22) eta Rakel Iartza hirugarren (1:00:48).
Gizonezko eta emakumezkoetan, sailkapen orokorreko lehenbizikoek txapela, bildotsa eta botil ardoa eskuratu zituzten; bigarrenek bi txuleta eta botil ardoa eta hirugarrenek baserriko oilaskoa eta ardo botila. Horiez gain, helmugaratu ziren lehenengo gizonezko eta emakumezko goizuetarrek bakoitzak trofeoa, bildotsa eta botil ardoa hartu zituzten.
Seniorrak baino lehen, 10 urte arteko neska-mutikoek 800 metroko ibilbidea zuen lasterketa egin zuten eta 11 eta 15 urte artekoak, 1.800 metrokoa.