Txistulari Eguna eta eskulangintza azoka izanen dira asteburu honetan Leitzan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 25a

Eskualdeko txistulariak larunbatean bilduko dira eta azokaren 34. edizioa igandean eginen da

Kultur Aroa bukatzeko asteburu indatsua izanen da honakoa Leitzan. Larunbateko txistularien eguna eta igandeko eskulangintza azoka izanen dira hitzordu nagusiak.

Kultur Aroa bukatzeko asteburu indatsua izanen da honakoa Leitzan. Larunbateko txistularien eguna eta igandeko eskulangintza azoka izanen dira hitzordu nagusiak.

Maiatzaren 25ean, ostiral arratsaldeko 17:30ean Erleta eskolako haurrekin, dantza garaikidea eta antzerkia izanen da zineman, Josune Zabala eta Jone Gorostarzuk zuzenduta. Gauerditik aurrera La jodedera taldearen kontzertua izanen da Torrean.

Maiatzaren 26an, larunbat goizeko 07:30ean abiatuta, Donostia-Orio mendi ateraldia eginen da Mendibil Mendi Taldearekin.

Leitzan gelditzen direnek, berriz, eskualdeko Txistulari Egunaz gozatu ahal izanen dute egun osoan. 10:00etan harrera eginen zaie plazan inguruko herrietatik datozen txistulariei.10:15ean auzoetara kalejiran aterako dira txistulariak eta 11:00etan gosaria eginen dute. 12:30ean kalejira nagusia eginen dute, 13:00etan ingurutxoa plazan, 14:00etan txistularien bazkaria Atekabeltzen, 18:00etan txistu kale animazioa.

Maiatzaren 27an, azkenik, 10:00etatik 19:00etara XXXIV. eskulangintza azoka eginen da plazan. ALKE taldeak, iaz bezala, eskulan sorta baten zozketa eginen du azokaren egunean, eta herritarrei deialdia luzatu nahi die, txartelak erosteko, antolakuntzan laguntzeko eta ekitaldi guztietan parte hartzeko, aro ederra egin dezagun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun