Autoenpleguari buruzko ikastaroa antolatu du Cedernak Lekunberrin

TTIPI TTAPA 2012ko mai. 24a, 10:25

E-administrazioa zerbitzua ere eskainiko da Plazaolan astearteetan

“Ni, ekintzailea? Zergatik ez?” izenburupean ikastaroa antolatu du Cederna Garalur elkarteak ekainaren 5 eta 7an Lekunberriko Mitxausenea Kultur Etxean.

“Ni, ekintzailea? Zergatik ez?” izenburupean ikastaroa antolatu du Cederna Garalur elkarteak ekainaren 5 eta 7an Lekunberriko Mitxausenea Kultur Etxean.

Zure enpresa sortu nahi al duzu? Edo Ongi ezagutzen al duzu abian jarri nahi duzun enpresa? galderei erantzun nahiean eskainiko da goizeko 09:00etatik 13:30era. Nola bilatu norbere negozio-ideia, proiektu berri bati ekiteko norbere gaitasun pertsonalak, enpresa-proiektua nola definitu eta enpresa bideragarria izan dadin zer eduki behar den kontuan aztertuko dituzte.

Informazioa eta izen ematea 948 567010 telefonoan egin behar da edo sakana.admon@cederna.es helbide elektronikoan.

Bertze aldetik, Klikbatekinaskida izenburupean, enpresa ttiki eta ertainentzat eta herritarrentzat e-administrazioa zerbitzu telematikoak eskainiko ditu asteartetan Cedernak, 09:00etatik 12:00etara Lekunberriko Plazaolan. Aitzinetik ordua eskatu behar da 948 567010 telefonoan edo mimaz@cederna.es helbide elektronikoan. Bertzeen artean, Nortasun Agiri elektronikoa, ziurtagiri digitala, kudeaketa elektronikoa eta elektronika zerbitzuak eskainiko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun